COVID-19 komunikatua

Agintari eskudunek ezarritako konfinamendu-neurriak eta etorkizunean eman daitezkeenak luzatu egin direnez, enpresak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretutik aurrera hartu dituen neurriak helarazi nahi dizkizugu, bertan alarma-egoera deklaratzen baita.

Gure helburu nagusia izan da, eta izango da; gure bezeroei zerbitzurik onenak ematen jarraitzea, bai eta gure erakundearekin harremanetan jartzen diren pertsona guztien osasuna zaintzea ere, enplegatu, hornitzaile, bezero edo laguntzaile izan.

Horregatik, honako neurri hauek hartu ditugu:

• Erakunde honetan lan egiten dugun guztiok gure etxe partikularretatik ari gara lanean data horretatik, konexio-bitartekoekin, gure zerbitzari eta gure bezeroekin, teknologiak ematen baitizkigu, beraz, uste dugu ez dugula arreta galdu.

• Era berean, Ados Informatikarekin harremanetan jartzeko gure bezeroek ohiko sistemen bitartez egiten jarraitu dute: telefonogunea, mugikorrak, posta elektronikoa. Gure teknikariak eta komertziala baliabide horien bidez egon dira eskuragarri.

• Kasu batzuetan, ezin izan da aurrez aurreko arreta eman, batez ere gure bezeroen lantokiak itxita egon direlako.

• Egoera aldatzen ez den bitartean, gure asmoa orain arte bezala jarraitzea da, Ohiko kontaktu-bitartekoen bidez eta gure teknikariek urrunetik emandako zerbitzuak lan-ordutegi osoa betez.

• Egoera normalizatzean, era berean, jakinarazten dizugu, behar diren neurriak hartzen jarraituko dugula gure langile, hornitzaile, bezero eta kolaboratzaileen artean kutsatzeko arriskua, ahalik eta gehien murrizteko.

Ados Informatikatik, garai konplexu hauetan, berriz diogu, zerbitzu-bokazioa dugula, , eta ziur gaudela ahal dugun guztia egingo dugula hartutako neurriek erakundean izan dezaketen eragina gutxitzeko.

Begirunez, agurtzen zaitut

Zuzendaritza