Kit Digital
¿Qué es el KIT Digital? Es un programa dirigido a pymes y autónomos, del Ministerio de Asuntos Económicos y Transformación digital, que tiene como objetivo ayudar a las pymes a …
Gure irtenbide informatikoen bidez berritu eta hazi egiten gara gure bezeroekin
Urruneko laguntzaADOS Informatika 2015ean sortu zen, Administrazio Publikoaren eta Kirol Instalazioen Kudeaketaren sektoreetan esperientzia handia duten profesionalen ikuspegitik, ezagutza, berrikuntza eta merkatuan leku nabarmena izateko asmoarekin. Aukerei balioa emateko eta hautemateko dugun gaitasunak gure bezeroentzako laguntzaile ezin hobea bihurtzen gaitu, izan ere, Ados Informatikan, hasieratik gidatu gaituen ikuspegi bera aurkitzen dugu haietan: berrikuntzaren, ezagutzaren eta eskakizun zorrotzenei ahalik eta arreta handiena ematearen aldeko apustua egitea, konponbide eraginkorrak eta efizienteak emateko.
Gure Enpresak, egoitza soziala Derion (Bizkaia) duenak, aholkularitza eta antolaketa-zerbitzuak ematea du helburu, halaber, aplikazio informatikoen garapena, mantentze-lanak eta laguntza, sarbide-kontroleko sistemen instalazioa eta mantentze-lanak, hardware-instalazioa eta sistemak Administrazio Publikoentzako zein Enpresentzako.
Garatutako aplikazioen multzoa, egindako proiektuak eta gure zerbitzuak eskaintzen dizkiegun bezeroen gogobetetzea, gure proiektuen ezarpenean eskaintzen dugun kalitatearen berme eta erreferentziarik onenak dira.
Gure aplikazioen zerbitzu osagarriak eskaintzeko gaitasuna dugu, Bezeroak proiektu bakoitzean zehazten dituen emaitzak lortzea bermatuko duen konponbide integrala bermatzeko beharrezkoak direnak.
Gure jarduera nagusia Euskadin egiten badugu ere, gure bezeroen zorroa hainbat Autonomia Erkidegotako Erakunde eta Entitate Publiko askok osatzen dute (Andaluzia, Asturias, Kanariak, Kantabria, Gaztela-Leon, Ceuta, Euskadi, Galizia, Errioxa, Madril, Nafarroa).
Gure bezeroen jarduera hobetzeko ADOSetik eskaintzen ditugun prestazioak ezagutu
Erakundeak etengabeko errendimendua izan dezan, funtsezkoa da, erakunde bati laguntza eman behar dioten sistema eta tresna informatikoei buruzko hautaketa eta aholkularitza egokia egitea.
Gure aplikazioen erabiltzaileei prestakuntza eta laguntza ematen diegu. Sail bakoitzeko langileak eta baliabideak kontrolatzen ditugu, enpresa bakoitzean erabiltzaileei etengabeko zerbitzua emateko.
Udal arloetan aplikazioak garatzeak aukera ematen digu arlo bakoitzaren beharrak sakonki ezagutzeko eta, beraz, udal langileen nahiz instalazioen erabiltzaileen lana errazteko zer datu integratu behar diren jakiteko.
ARLO EKONOMIKOA | ARLO PERTSONALA | IDAZKARITZA ARLOA |
---|---|---|
SICAL-Kontabilitatea | Nominak | Biztanleen Errolda |
Inbentarioaren Kudeaketa | Giza Baliabideak | Sarrera/Irteera Erregistroa |
Errentak eta Zerga-bilketa | Presentziaren Kontrola | Espedienteen Kudeaketa |
Erosketen Kudeaketa | Oposizioen Kudeaketa |
Beste arlo batzuk | KIROLDEGIAK – KULTURA | BESTE ERAKUNDE BATZUK |
---|---|---|
Udaltzaingoa | Kiroldegiak – Kultura Gelak | Museoak/Hezkuntza |
Hilerriak | Ekitaldien Kontrola | Antzokiak |
Gizarte Zerbitzuak | Sarrerak Saltzea/Ezeztatzea | Kultur Etxeak |
Prestakuntza Enplegua/Hezkuntza | Sarbideen Kontrola (eraikinak, obrak…) |
¿Qué es el KIT Digital? Es un programa dirigido a pymes y autónomos, del Ministerio de Asuntos Económicos y Transformación digital, que tiene como objetivo ayudar a las pymes a …
Los gobiernos vasco y navarro no cuentan con aplicaciones propias para verificar la autenticidad de los certificados digitales de salud. Sin embargo, hay numerosas apps móviles que pueden descargarse de …
Agintari eskudunek ezarritako konfinamendu-neurriak eta etorkizunean eman daitezkeenak luzatu egin direnez, enpresak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretutik aurrera hartu dituen neurriak helarazi nahi dizkizugu, bertan alarma-egoera deklaratzen baita. Gure helburu …
Ados Informatikan, gure bezeroei esker berritu eta hazi nahi dugu. Horregatik, pentsatzen ari zareten edozein zalantza, iradokizun edo pentsaten ari zareten sinergiari buruz idaztera gonbidatzen zaituztegu.
Jarri harremanetan gure profesional-taldearekin, eta gure irtenbide informatikoen bidez, esango dizugu teknologiak nola lagun zaitzakeen zure egunerokoan.